XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

irten ziren lekukoek esan zioten akaso, edo sarraskia gertatu zeneko zelaira bere kasa joateko moldatu zen agian, baina litekeena da Goyahklaren ama, emazte eta seme-alabek Mexikoko herri galduetan esklabo amaitu izatea, beste hainbeste indiori gertatu zitzaion bezala.

Geronimok geroztik hamaika aldiz azaldu zuenez, Janos-eko gertaeren arantza barru-barruan eraman zuen beti, hil arte: Hain kalte handia egin zidaten soldadu mexikarrei mendeku egitea agindu nion neure buruari, eta egun zoriontsuak gogorarazten zizkidan zerbait ikusten nuenero, Mexikoren aurkako mendeku gosez irakiten zidan bihotzak.

Esperientzia latz honen ondoren, apatxeen sinesmeneko Botereak dohain berezia eman omen zion Goyahklari.

Denengandik urrutiratu eta, buru-makur, negar batean zegoela, bere izenez hots egin zion ahotsa entzun zuen: Goyahkla!.

Lau aldiz deitu zion laua da apatxeen zenbaki sakratua, eta hauxe esan: Su arma batek ezingo zaitu inoiz hil; kenduko dizkiet balak mexikarren armei, bolbora baino geldi ez dadin.

Eta nik gidatuko ditut zure geziak...